lunes, 10 de marzo de 2014

Curriculum formala / ezkutua



Curriculum formala:
Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena. Curriculuma irekia edo itxia izan daiteke. Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik planteatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio bati jarraiki. Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, eduki eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.
Curriculum ezkutua:
Curriculumean agertzen ez diren eta nahi gabe irakasten diren balio, jarrera eta ezagutza. Frogatuta dago irakasleek, nahi gabe, mutilen neskei baino arreta gehiago eskaintzen dietela; denbora gehiago pasatzen dute mutilen gainean. Curriculum errealak errepaso bat behar badu, ahalegin berezia curriculum ezkutuan egin behar litzateke. Gainera, neska edo mutila izan, gugandik espero dutena ere desberdina da. Adibidez, neskei arduratsua izatea eskatzen zaie (etxeko lanetatik hasita), eta desfasatzea edo neurrigabekeria ez dago inolaz ere onartuta, kontrola beti da handia neskengan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario