martes, 25 de febrero de 2014

Haur (eta Oinarrizko) Hezkuntzako Curriculumaren Inguruko Galderak



1- Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?Zeintzuk dira honen etapak, bereizgarririk ba ahal dute?

Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua Haur Hezkuntza ematen den Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan  aplikatzen da.Bi zikloetan banatuta dago, eta 0-3 urte bitartean eta 3-6 urte bitartean.  Ziklo hauek hautazkoak dira.

2- Nola ulertzen du Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak GAITASUN hitza? Gaitasun horiek berdinak dira etapetan zehar?

Haur Hezkuntzan zehar gaitasun hitza ikasleak bereganatzen dituen jakintza, trebetasun, jarrera eta balioen konbinazioari deitzen zaio. Gaitasun hauek etapa guztietan zehar berdinak dira eta arduraz bizitzea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea dira.

Hezkuntza Erreformak Historian Zehar



Erreformak hezkuntza sistema prozesuan egiten diren moldaketak dira. Eskola funtzioetan dute eragina: etorkizuneko hiritarren hezkuntzan, eskola aukeraketan, hezkuntza zerbitzuetan …
Hezkuntza erreforma hauek porrot ekonomiko, militar eta sozialarengatik eta lehiakortasun ekonomikoko garaietan ematen dira, baita ikusmolde pedagogikoarengatik ere. 
Hala ere, egiten diren erreforma guztietatik batzuk bakarrik jartzen dira praktikan. Huts egitearen faktoreak 4 izan ohi dira:
1.   Sorkuntza eta orientazioa
2.   Hezkuntza agenteen eta instituzioen erresistentzia
3.   Aplikazio arazo espezifikoak
4.   Hezkuntza erreformaren bakardadea

jueves, 20 de febrero de 2014

"Hezkuntzak ez du mundua aldatuko baina mundua alda dezaketen pertsonak formatuko ditu" Paulo Freire

Hezkuntza dugu pertsona ororen ezinbesteko oinarri. Hau gabe pertsonak ez ginateke pertsona izango ez genukeelako jakingo elkarrekin komunikatzen eta erlazionatzen. 
Hezkuntzak ematen dizkigu komunikatzeko baliabideak eta gure formakuntzan zehar besteak errespetatzen eta haiekin erlazionatzen erakusten digu.
Bestetik, komunikazio horrek zure ikuspuntua besteenarekin alderatzen laguntzen du eta zurea zalantzan jartzea eta bi aldez planteatzea laguntzen du. Hori horrela izateko, errespetua beharrezkoa da.  Errespeturik gabe ez dago elkarlanik eta elkarlanik gabe ez dago mundua aldatzerik.
Hau horrela betez gero, denon artean errespetuzko harreman bat sortuko litzateke eta mundua bizitzeko toki hobeago bat bilakatuko litzateke.

Power Point: Hezkuntza Sistema Paulo Freireren ikuspuntutik

lunes, 17 de febrero de 2014

Hezkuntza Sistema Paulo Freireren ikuspuntutik

PAULO FREIREREN BIOGRAFIA:
PauloFreireren pentsamenduaren oinarrietatik sortu zen hezkuntza poplarra.
1921ean jaio zen Recifen (Brasil). Han bizi izan zen bere haurtzaro eta nerabezaroan. Zuzenbideko ikasle izanik Elza izeneko emakume batekin ezkondu zen. Elza irakaslea zen eta honek hurbildu zuen Paulo hezkuntzara. Freirek alfabetatzeko método bat sortu zuen.
1964ean golpe militarra jo zuten eta Freire kartzelara eraman zuten “subversivo internacional”-a egiteaz egotzirik. Kartzelatik ateratzean, Boliviara exiliatu zen, eta ondoren Txilera. Bertan bere esperientzia hezkuntza liburuetan jorratu zuen.

lunes, 10 de febrero de 2014

Dekretuaren Sintesia



Haur Hezkuntzaren xede nagusia haurren garapen fisikoan, afektiboan,
sozialean eta intelektualean laguntzea da, familiekin lankidetza estuan. Hau horrela izanik dekretu hau sortzea erabaki zen 2009/10 ikasturtean Haur Hezkuntzako curriculuma hobetu eta mugatzeko helburuarekin. 

Dekretu hau 20 artikuluz osatua dago eta esanguratsuenak honako hauek dira:
1. artikuluan adibidez helburua aipatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma ezartzen delarik.
2. artikuluan non aplikatzen den zehazten da, hau da Haur Hezkuntzako bi zikloetan.
4.artikuluan Haur Hezkuntzako xedea aipatzen da,hala nola, haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa lortzea.
5.artikuluan Haur Hezkuntzan zehar lortu behar diren gaitasunak azaltzen dira. Hau da, testuingurua egokitzea, trebetasunen jarreren eta balioen konbinazioa lortzea.

viernes, 7 de febrero de 2014

Haur Hezkuntzako oroimena



Bosten artean objektuak eta ideiak partekatu ondoren, ondorio hauetara iritsi gara:



(Jasoneren argazkia)

Lau eta bost urteko geletan taldeka lan egiten genuen eta txokotan banaturik geunden ikasgelan. Gogoan dugunez lau txoko ziren; etxe-txokoa,  ipuin-txokoa, jolas-txokoa, lan-txokoa. Egunean talde bakoitzari zegokion txoko bat eta egunero-egunero txokoz aldatzen joaten ginen. Txoko bakoitzean jarduera ezberdinak egiten genituen.

Non daude nire gailetak?



Testuan ikusi dezakegunez, hezkuntzaren ikuspegitik aztertuz, esan dezakegu umeei ezin diegula gauzak eginak eman, beraiek bakarrik beraien autonomia garatu egin behar dutelako eta beraien kabuz gauzak lortu.
Pertsona orok egoera batera ohitzen garenean segurtasuna sentitzen dugu, baina bizitza osoan zehar aldaketa ugariekin topatuko gara. Hasieran aldaketen aurrean beldurra sentitzea normala da, baina jarrera positiboa izanda konponbideak lortzea badago.  Arazoei  aurre egitean eta zure beldurrak atzean uzten dituzunean, aske eta zoriontsu izango zara. Hori da pertsona guztien helburua.

Curriculuma



Hezkuntzan curriculuma ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Curriculuma denbora guztian dago aldatzen, pertsona bakoitzari moldatzen zaiolako. Aldatu beharreko lehenengo gauza metodologia izango litzateke; eta azkena helburuak. Helburuak lortzea delako garrantzitsuena eta horregatik metodologia da aldatu beharreko gauza, metodo desberdinak erabiliz helburu horiek lortzeko.

lunes, 3 de febrero de 2014

Aurkezpena

Donostiako Haur Hezkuntzako graduko lehen mailako ikasleak gara. Blog hau Didaktika Orokorrerako sortu dugu. Hemen ikasgaian zehar landuko ditugun kontzeptuak, lanak, hausnarketak, sintesiak ... argitaratuko ditugu.

Taldean bost gara. Denon artean The Bubbles izena jartzea blogari erabaki dugu.Taldeko partaideak honako hauek gaituzue: Alaitz Lertxundi, Edurne Sanjurjo,Jasone Urkijo, María Nalda eta Maialen López.