lunes, 10 de febrero de 2014

Dekretuaren Sintesia



Haur Hezkuntzaren xede nagusia haurren garapen fisikoan, afektiboan,
sozialean eta intelektualean laguntzea da, familiekin lankidetza estuan. Hau horrela izanik dekretu hau sortzea erabaki zen 2009/10 ikasturtean Haur Hezkuntzako curriculuma hobetu eta mugatzeko helburuarekin. 

Dekretu hau 20 artikuluz osatua dago eta esanguratsuenak honako hauek dira:
1. artikuluan adibidez helburua aipatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako berezko curriculuma ezartzen delarik.
2. artikuluan non aplikatzen den zehazten da, hau da Haur Hezkuntzako bi zikloetan.
4.artikuluan Haur Hezkuntzako xedea aipatzen da,hala nola, haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa lortzea.
5.artikuluan Haur Hezkuntzan zehar lortu behar diren gaitasunak azaltzen dira. Hau da, testuingurua egokitzea, trebetasunen jarreren eta balioen konbinazioa lortzea.
7.artikuluan gaitasunak garatzearen garrantziaz hitz egiten du. Gorputza ulertzeko ingurunea behatzeko eta autonomia lortzeko …
14.artikuluan ebaluazioa zehazten du. Orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa izan behar dela esanez.
15.artikuluan hezkuntza edukiak aipatzen dira.
16.artikuluan ordutegiak mugatzen dira; lehen zikloan zabala izan behar dela esanez, eta bigarrenean globalagoa dela esanez.
17.artikuluan tutoretzak aipatzen dira. Beraien garrantzia azpimarratzen da.
19.artikuluan hezkuntza premi bereziak dituzten haurren trataera aipatzen da. Curriculumaren malgutasuna azpimarratuz.

Ikus daitekeenez dekretu honetan Haur Hezkuntzako atal guztiak mugatzen dira baina ez daukagu guztiz ziur hau betetzen den bere osotasunean. Oinarri moduan egokia da baina zentro bakoitzean bere metodologiaren arabera egokitzen da dekretu hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario