1- Zein da
Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?Zeintzuk dira honen etapak,
bereizgarririk ba ahal dute?
Haur Hezkuntzako
Curriculumaren aplikazio eremua Haur Hezkuntza ematen den Euskal Autonomia
Erkidegoko ikastetxeetan aplikatzen
da.Bi zikloetan banatuta dago, eta 0-3 urte bitartean eta 3-6 urte bitartean. Ziklo hauek hautazkoak dira.
2- Nola
ulertzen du Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak GAITASUN hitza? Gaitasun
horiek berdinak dira etapetan zehar?
Haur Hezkuntzan zehar
gaitasun hitza ikasleak bereganatzen dituen jakintza, trebetasun, jarrera eta
balioen konbinazioari deitzen zaio. Gaitasun hauek etapa guztietan zehar
berdinak dira eta arduraz bizitzea, ikasten eta pentsatzen ikastea,
komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen
ikastea eta egiten eta ekiten ikastea dira.
3-
Zein
proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?
Gaitasunen Definizioa eta
Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan eman zen Gaitasunen definizioa. Proiektu
honen arabera gaitasun bat eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko
lanak behar bezala egiteko ahalmena da.
4-
Zeintzuk
dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?
1.Zientzia, teknologia eta
osasun-kulturarako gaitasuna
2.Ikasten ikasteko
gaitasuna
3.Matematikarako gaitasuna
4.Hizkuntza komunikaziorako
gaitasuna
5.Informazioa tratatzeko
eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
6.Gizarterako eta
herritartasunerako gaitasuna
7.Giza eta arte-kulturarako
gaitasuna
8.Norberaren autonomiarako
eta ekimenerako gaitasuna.
5- Zeintzuk
dira Haur Hezkuntza Etapako Helburu Orokorrak EAEn?
Haur Hezkuntzaren xede
nagusia haurren garapen fisikoan, afektiboan, sozialean eta intelektualean
laguntzea da, familiekin lankidetza estuan.
6- Nola
ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?
Curriculum terminoa etapa
horretan ezarritako helburuen,gaitasunen,edukien, ebaluazio-irizpideen eta
orientabide metodologikoen multzo moduan ulertzen da.
7- Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan
beharreko pedagogia printzipioak?
Irakasleen lanaren
jarraikortasuna eta koherentzia bermatuko duen pedagogia printzipioak kontutan
izan beharrekoak dira.
8- Zeintzuk dira HHko jakintza arloak?
Hezkuntzako gaitasun
orokorrak berberak dira hezkuntza-etapa guztietan. Hona hemen zein diren:
1.
Arduraz
bizitzen ikastea.
2.
Ikasten
eta pentsatzen ikastea.
3.
Komunikatzen
ikastea.
4.
Elkarrekin
bizitzen ikastea.
5.
Pertsona
gisa garatzen ikastea.
6.
Egiten
eta ekiten ikastea.
9- Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Haur eta Oinarrizko
Hezkuntzarako?
Elebitasuna eta
eleaniztasuna bilatzen da Haur eta Oinarrizko Hezkuntzan zehar. Hizkuntza bat
baino gehiago lantzean ahozko eta idatzizko gaitasunak hobeto garaitzen
baitira.
10- Zein proiektutan islatuko da Ikastetxeak jarraituko
dituen irizpideak hizkuntzari dagokionez?
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan islatuko da, eta
ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza-proiektua ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan sartuko du.
11- Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak?
Haur Hezkuntzako esparruak
hezkuntza-eduki hauen arabera antolatuko dira: Norberaren ezagutza eta
autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta komunikazio eta adierazpena.
12- Nola ulertzen da esperientzia eremu bat?
«Norberaren ezaguera eta
autonomia pertsonala» esperientzia-eremuak zera biltzen du: haurrak,
hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz
barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari
bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa
autonomia izatera eramango duen bideko ibilbidean
13- Zeintzuk dira Esperientzia Eremu bakoitzaren atalak?
Nola daude antolatuta?
Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako
esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:
a)
Norberaren
ezagutza eta autonomia pertsonala.
b)
Ingurunearen
ezagutza.
c)
Hizkuntzak:
komunikazioa eta adierazpena.
14- Zein dokumentuaren arabera moldatuko da Ikastetxeko
Curriculum Proiektua? Eta zeintzuk izango dira ICPren atalak?
15- Zein da HHn ikasleen ratioa?
2 urtetan 18 haurrekoa da
eta 2 urtetik aurrera 23 haurrekoa gutxi gora behera.
16- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako ordutegiaren
berezitasunak?
Haur Hezkuntzako Etapako
ordutegiaren berezitasun nagusiena lehen zikloan zehar zerbitzu zabal bat eman
beharko dutela da, beti ere haurrak 8 ordu baino gehiago ezingo dira egon
ikastetxean. Beste berezitasun bat erritmo eta mota ezberdinetako.Normalean
ordutegi malgua izaten da.
17- Zein da aniztasunaren trataerako planteamendua?
1.-Hezkuntzako
esku-hartzea jaso behar du, horrela bermatzen baita bai haur guztien garapena,
bai eta arreta pertsonalizatua ere, haurraren heltze-prozesuaren, interesen,
erritmoen eta ikasteko estiloa kontuan hartuta.
2.- Ikasle guztien
aniztasunaren trataera kontuan izateko, malguak izango dira etapako helburu
orokorrak betetzeko neurriak, eta horrela, etorkizunean oinarrizko gaitasunak
garatzen lagunduko zaie.
3.- Ikastetxeek
errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko dituzte abian, antolakuntzakoak
nahiz curriculumekoak, ikaskuntzan zailtasunak aurkitzen direnean. Hona hemen
neurri horietako batzuk:
laguntza ematea
talde arruntean, taldekatze malguak egitea, curriculum-egokitzapenak eta
berariazko errefortzuak eremuren batean.
4.- Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko prozedurak arautuko ditu ikasleen
ikasteko zailtasunei aurre hartu, hauteman eta haietan esku hartzeko, eta
ikastetxeei abian jar ditzaten errazteko jarduerak gauzatuko ditu.
18- Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntza-premia
bereziak azaltzen dituzten ikasleen trataera?
Ikastetxeek egiten
dituzten curriculum-proiektuek nahiko malguak izan beharko dute, haur
bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko erritmoetara eta berezitasunetara
egokitutako banakako zehaztapenak egiteko aukera izan dadin. Helburua da
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen trataerarako berezkoak diren bi
printzipio bete ahal izatea: hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa.
19- Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan?
Tutoretza ikasle talde
jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko
elementua da, eta ekintza horietan esku hartzen dutenak barnean hartzen ditu.
20- Nolako ezaugarriak ditu Haur Hezkuntza etapan
ebaluazioak?
Haur hezkuntza etapan
ebaluazioaren ezaugarriak honako hauek dira: orokorra, jarraitua eta
prestakuntzazkoa izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da.
ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN
21- Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera?
Aniztasunaren
trataera oinarrizko hezkuntza-irizpidetzat ulertzen da.
22- Zer esan nahi du ikusmolde GLOBALA izatea?
Ikusmolde globalari erreparatuz, adin horretan haurrek modu globalean adierazten dituzte gauzak bai ikasten
dutena eta baita bere harremanak orokorki bizitzen dituzte. Haurrek beren
izaera beren adierazkortasunean, egoteko moduan eta inguratzen
dienarekin elkarrekintza jardutean erakusten dute.
Ikaskuntza hainbat loturaren emaitza da, ikaskuntza berrien eta dagoeneko ikasita dutenen arteko harremanen emaitza, alegia.
Gizabanakoak
ezagutu nahi duen errealitatera hurbiltzeko prozesu globala da.
23- Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua?
Haurrek modu esanguratsuan ikasteko aukera izan dezaten, Haur Eskolak haurraren
bizitzan garrantzi handia eta zentzu afektiboa duten esperientziak eta jarduerak sustatu behar ditu.
Hortaz, esperientziak elkarrekin trukatzen dira, bizi eta gozatu egiten da,
ikasi eta ulertu egiten direlarik. Ekintza horiek haurraren ekimena eta autonomia
sustatu behar dute eta talde lana eta lan indibiduala lantzeko egokiak izatea
ziurtatu beharra dago. Espazioari dagokionez modu dinamiko eta esanguratsu
batean ulertzea komenigarria da. Erabiliko diren materialek haurra estimulatu
beharko dute jakin-mina sortuz berarengan. Jakin-min horrek esperimentazioa
ekarriko dio haurrari eta honek bere garapena sustatuko du.
24- Nola ulertzen da eskola giroa?
Atxikimendu-irudiek
eragin erabakigarria dute garapen sozialean. Haurrak ingurukoekin komunikatzen
ikasten du, eta baita bere jokabidea kontrolatzen eta gizarte-balioak,
arrazoiak eta arauak barneratzen ere. Alderdi hori kontutan izan behar da Haur
Eskolako egokitze-aldietako familiaren eta eskolaren arteko plangintza
bateratuan
Haurrek,
erritmo, interes eta behar desberdinak dituzte eta beraien arteko desberdintasunak
errespetatu eta kontuan hartu behar dira, edozein planifikazio bete behar izango balitz ere.
Hau kontuan
izanez, eskolak ongizate, konfiantza eta segurtasuna eskaini beharko dio
umeari.
25- Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu,
denbora eta baliabide materialen antolaketaren inguruan?
Haur bakoitzak
interes eta behar desberdinak dituztenez hori asebeteko duten jarduerak
antolatu behar dira.
26- Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea?
Haur
Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako esperientzia-iturri ezin
aberatsagoa ematen dio: beste haur batzuekin elkartzea. Eskolan sortzen diren
harremanek, lankidetzak, gatazka txikiek eta berregokitzeek erraztu egiten dute
haurren garapen intelektual, afektibo eta soziala. Horregatik, era askotako taldekatzeak eskatzen dituzten jarduerak sustatu
beharko dira. Gainera, haurrek
ikastetxeetan arauen esanahiak ikasten dute, eta horien haustearen ondorioak
ere, betiere malguak, argia, bateratuak izan behar direla. Ikasgelako harreman-giroari segurtasuna ematen eta autonomia
garatzen ere lagundu behar dute. Eskolak,
era berean, esperientziak bizitzeko eta bere buruaren irudi positiboa egitea
ahalbidetuko dioten proposamenak egiteko aukerak eman behar dizkio haurrari, bere gaitasunetan konfiantza izanik,
pertsona gai gisa eta ikasteko aukerak dituen ikasle gisa ikusteko eta
aintzakotzat hartzeko bere burua.
27- Zein da hezkuntza agente bakoitzari ematen dion ardura
Haur Hezkuntzan?
Haurraren hezkuntzan parte-hartzen duten agenteek ardura
ezberdinak dituzte. Irakasle taldea
HH-ko hezkuntza-proiektua egiteaz,
garatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen da. Hala ere, planifikazioetan parte
hartzen duten profesionalek jarraibide bateratuak hartu behar dituzte, heziketa
koherentea izan dadin. Horrez gain, Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako irakasle taldeen artean koordinazioa
egon behar du. Honek, jarraipena emateaz gain, ikasitakoa
sendotzea eta finkatzea ziurtatzen du.
familia eta eskolaren artean harremana izatea eta informazioa elkartrukatzea
ezinbestekoa da, biek baitute helburu bera, hau da, haurren garapen osoan alderdi
aktiboa izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario