Bosten
artean objektuak eta ideiak partekatu ondoren, ondorio hauetara iritsi gara:

(Jasoneren argazkia)
Lau eta bost urteko geletan taldeka lan egiten genuen eta txokotan banaturik geunden ikasgelan. Gogoan dugunez lau txoko ziren; etxe-txokoa, ipuin-txokoa, jolas-txokoa, lan-txokoa. Egunean talde bakoitzari zegokion txoko bat eta egunero-egunero txokoz aldatzen joaten ginen. Txoko bakoitzean jarduera ezberdinak egiten genituen.
Etxe-txokoan
etxetxo bat genuen eta barruan ohetxo bat zuen eta kanpoko aldean sukaldetxo
bat genuen. Etxe bateko material ugari geneuzkan kaxa batean sarturik,
panpinak, platerak, edalontziak, sukaldeko mantal bat, zapiak, plastikozko
janaria, mahai bat, zenbait aulki …

(Edurneren argazkia)
Ipuin-txokoan apaletan liburuak geneuzkan eta bakoitzak ipuin bat aukeratzen genuen irakurtzeko.
Ipuin-txokoan apaletan liburuak geneuzkan eta bakoitzak ipuin bat aukeratzen genuen irakurtzeko.
Jolas-txokoan,
puzzleak, lego eraikuntzak, mahai jokoak… geneuzkan eta horiekin jolasten ginen
txoko hori egokitzen zitzaigun egunean.
Lan-txokoan
berriz, irakasleak egun horretan egokitzen zitzaigun jarduerarako beharrezkoak
ziren materialak ematen zizkigun. Batzuetan folioak margoekin, beste batzuetan
matematikako fitxak, bestetan aldizkariak guraizeekin, puntzoiak, era
ezberdinetako paperak, tenperak …

(Maialenen argazkia)
Psikomotrizitate gelara ere joan ohi ginen eta primeran pasatzen genuen hango figurekin jolasean. Bertan, gure gorputzaren garapena lantzen genuen orekarekin batera.

Psikomotrizitate gelara ere joan ohi ginen eta primeran pasatzen genuen hango figurekin jolasean. Bertan, gure gorputzaren garapena lantzen genuen orekarekin batera.

(Alaitzen argazkia)
Ebaluazioari dagokionez, ebaluaketa txostenak (irekiak edo itxiak) erabiltzen ziren eta kurtso amaieran egindako garapena biltzen zen arlo bakoitzean.

Ebaluazioari dagokionez, ebaluaketa txostenak (irekiak edo itxiak) erabiltzen ziren eta kurtso amaieran egindako garapena biltzen zen arlo bakoitzean.

(Mariaren argazkia)
Haur hezkuntzan zehar gure ustez, gure izatea oinarritzeko beharrezkoak diren ikaskuntzak ikasten dira. Hala nola, norberaren nortasun eta autonomia osatzeko beharrezkoak diren ikaskuntzak, hala nola, ordena, garbitasuna eta lana; ingurune fisiko eta sozialera egokitzeko ikaskuntzak, komunikatzeko eta irudikatzeko gaitasunak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario