lunes, 17 de febrero de 2014

Hezkuntza Sistema Paulo Freireren ikuspuntutik

PAULO FREIREREN BIOGRAFIA:
PauloFreireren pentsamenduaren oinarrietatik sortu zen hezkuntza poplarra.
1921ean jaio zen Recifen (Brasil). Han bizi izan zen bere haurtzaro eta nerabezaroan. Zuzenbideko ikasle izanik Elza izeneko emakume batekin ezkondu zen. Elza irakaslea zen eta honek hurbildu zuen Paulo hezkuntzara. Freirek alfabetatzeko método bat sortu zuen.
1964ean golpe militarra jo zuten eta Freire kartzelara eraman zuten “subversivo internacional”-a egiteaz egotzirik. Kartzelatik ateratzean, Boliviara exiliatu zen, eta ondoren Txilera. Bertan bere esperientzia hezkuntza liburuetan jorratu zuen.
1970an Freire bere bigarren exilio etapa hasi zuen Europan, Estatu Batuetan eta Afrikan zehar. 1980. urtean berriro Brasilera itzuli zen eta irakasle lanak egin zituen.
1989an Sao Puulo-ko Hezkuntzako idazkari izendatu zuten eta bertan aldaketa asko egin zituen bere ideiak praktikan jartzeko. “Pedagogia de la ciudad” liburua idazten du bere esperientzia kontatuz eskola publiko baten eraikuntzari buruz.
90. hamarkadan aurreko lanetaz gain, bere pedagogi ibilbidea liburuetan argitaratzen du: “Pedagogia de la esperanza”, “Cartas a Cristina”, “Cartas a quien pretende enseñar”…
1997ko maiatzaren 2an hil egiten da. 2001. urtean bere alargunak bere azken liburua argitzen du, “Pedagogia de la indignación” izenekoa. Bertan kritika bat egiten dio neoliberalismoari eta bere jarrera finkatzen du.

FREIREREN EKARPENAK PEDAGOGIA KRITIKOAN:
Freireren iritziz hezkuntzak hezitzaileei eta hezigaiei baliagarri suertatu behar zaie “errealitatea irakurtzen ikasteko eta gero beraien historia idatz dezaten”. Honek beraien mundua kritikoki ezagutzeko balio du eta ondoren horren arabera jarduteko balioko du.
Orain Freirereren iritziz hezkuntza banatzen den alderdiak azalduko ditugu:
1.      Hezitzea kritikoki errealitatea ezagutzea da:
Bere  lehen esperientzi eta hausnarketetatik hezkuntza ezagutza prozesu moduan ulertzen du. Eta sortu zuen alfabetitazio metodoan Aurrera eraman zuen. Bere ustetan ezagutza ez da ez bakarkako prozesu bat ezta teorikoa, prozesu praktiko eta kolektiboa izan behar du. Prozesu honek ez du amaierarik, mundua ez delako finkoa eta aldatzen doalako etengabe. Munduaren antzera pertsonak ere aldatuz goaz eta orain egitzat duguna agian gero ez da egi izango horregatik dena zalantzan jarri behar dugu
2.      Hezkuntza praktika politiko bat da:
Freirerentzat hezkuntza ez da neutroa. Hezkuntza guztia praktika politiko bat da eta alderantziz. Hau hórrela da balore eta proiektua barnean dituelako. Freirek bi hezkuntza praktika ezberdintzen ditu; kontserbadorea eta progresista.
Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, baina hau Gabe ezinezkoa da egitea. Hezitzaile du. Errealitatea finkoa ez denez hezkuntza liberalak aldaketa horietan parte hartu behar du.
3.      Hezitzea subjektu bezela garatzea da:
Freirerentzat hezkuntzak zentzua du gizakiak etengabe garatuz goazelako. Besteen beharra dugu mundua ezagutzeko eta eraldatzeko. Horregatik hezkuntza komunikazio eta elkarrizketaren bidez ematen da.
Ezin dago bilaketarik esperantzarik Gabe. Horregatik “Itxaropenaren pedagogía” planteatzen du etsipenaren ideologiari aurre egiteko.
Freireren ekarpenengatik sortu zen Hezkuntza Popularra, ametsekin konprometitutako hezkuntza.
4.       Hezkuntza elkarrizketa da:
Hezkuntza popularra aurretik esan dugun bezala Freireren pedagogian oinarrituta dago. Bere exilioko bigarren etapan zehar mugimendu sindikalistak, nekazariak eta hezkuntzarekin konprometitutakoak egon ziren. Garai haietan Hezkuntza Popularra eraikitzen joan zen mugimendu pedagogiko eta hezigarri moduan. Marxismoaren eta beste kritikoie esker  “Hezkuntza Popularraren diskurtso fundazionala” sortu zen.
Hezkuntza Popularra ez da homogeneoa izan ere kontestu nacional bakoitzaren arabera sortua da. Bakoitzaren ezaugarriak alfabetizazio praktikak, giza eskubideen hezkuntza, genero hezkuntza eta hezkuntza intelektuala.

HEZKUNTZA POPULARRA
1980ko hamarkadaren amaieran Hezkuntza Popularra hezkuntza mugimendu eta pedagogi mugimendu bezala kontsideratua zen. Baina kritikak eta bere ideiak zalantzan jartzen hasi ziren. Nahiz eta zalantzak sortu berrezarri egin zen 80.hamarkada amaieran eta 90. hamarkadaren lehen erdian zehar. Berrezarketa horretan zenbait aldaketa politiko eta pedagogikoak egon ziren Hezkuntza Popularrean.
Mugimenduekin eta erakunde herrikoiarekin erlazio estua izatetik, erregimen autoritarioa ordezkatu zuten gobernu nazinala eta munizipalekin lankidetza izatera pasa zen. Hezitzaile popular batzuk gobernuko erantzukizunak betetzen hasi ziren.
Bestetik, ONG batzuk euskarri bezala espezializatu ziren eskoletan. Beste batzuk, demokratizazio bultzatzera eta horrekin herritarren formakuntza, hezkuntza politikoetan eta politika publikoan eragina izan dezan. Hezitzaile eta ONG batzuk hezkuntza popular berria indarrekoa ez zela planteatu zuten, garrantzi gehiago ematen zioten hezkuntza herritarrari eta gizakien eskubideei.
Demokratizazioko inguruko prozesuak arraildu joan dira eredu neoliberala sortu dituen desberdintasunak eta bidegabekeri sozialei esker.
Bi hamarkadak ondoren, eredu neoliberalak sortutako desberdintasunak herrialde guztietatik areagotu egin dira, eta horren ondorioz, langabezia eta informaltasuna mundo laboralen ezaugarri nagusienetarikoetan bihurtu dira. Orain jubilazioa edo osasun zerbitzu publiko izatea pribilegio bat da. Hortaz, probrezia gero eta herrialde gehiagotan zabaltzen ari da.

FREIREREN IRAUNALDIA ETA HEZKUNTZA POPULARRA XXI. MENDEETAN ZEHAR:
Ameriketan bizi izan zen bizi baldintzen txartzearengatik, zapalkuntzaren eta baztertzearen ondorioz protesta era berriak sortu ziren.
Indigenen eta nekazarien arteko mugimenduak sortu ziren Ekuadorren, Bolivian, Brasilen, Kolonbian eta Mexikon. Argentinan, Piketero mugimendua sortu zen. Barrial Asanbladak eta erdi mailako mugimenduak hasten dira momentuko finantza sistemaren aurka eta ekintza kolektiboaren aldeko esperantzak sortzen dira. 2000. urtetik Porto Alegren biltzen den Foro Sozial Mundialak aukera hau eskaintzen du eta aldaketa bat posible denaren ideia defendatzen du.
Erresistentzi mugimenduen, borroka sozialen eta ezker sozial politikoaren berrezarkuntzak Hezkuntza Popularrari pedagogia kritiko eta alternatibo bat eskaintzeko beharra ematen dio.

Mugimendu guzti hauek Hezkuntza Popularrari zenbait erantzukizun eskatzen dizkiote hala nola; mugimenduen antolatzaileei hezkuntza eta base soziala eskaintzea, ekonomi solidario eta hezkuntzaren  garapen alternatibo bat ematea … eta indigenei, nekazariei, gazteei, emakumeei, emigranteei eta biolentziarengatik baztertuak direnei beraien baldintzetara egokitzen den hezkuntza bat eskaintzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario