martes, 25 de febrero de 2014

Hezkuntza Erreformak Historian Zehar



Erreformak hezkuntza sistema prozesuan egiten diren moldaketak dira. Eskola funtzioetan dute eragina: etorkizuneko hiritarren hezkuntzan, eskola aukeraketan, hezkuntza zerbitzuetan …
Hezkuntza erreforma hauek porrot ekonomiko, militar eta sozialarengatik eta lehiakortasun ekonomikoko garaietan ematen dira, baita ikusmolde pedagogikoarengatik ere. 
Hala ere, egiten diren erreforma guztietatik batzuk bakarrik jartzen dira praktikan. Huts egitearen faktoreak 4 izan ohi dira:
1.   Sorkuntza eta orientazioa
2.   Hezkuntza agenteen eta instituzioen erresistentzia
3.   Aplikazio arazo espezifikoak
4.   Hezkuntza erreformaren bakardadea
Erreforma hauek gobernuan momentuan dagoen alderdiaren araberako ideologia jarraitzen dute normalean.
Haur Hezkuntzan eragina izan duten erreformak, honako hauek izan dira: LODE (1985), Espainiako konstituzioko printzipioak ezarri zituena; LOGSE (1990), Hezkuntza legea egokitzeko eta hobetzeko sortua izan zen eta Haur Hezkuntza lehen aldiz ikaskuntza bezala ezarri zen; bi ziklotan banatua zegoen (0-3) eta (3-6); LOCE (2002) Haur Hezkuntza zaintzara bueltatzeko asmoz sortua izan zen baina, 2006. urteko gobernu aldaketaren ondorioz, alde batera utzia izan zen; LOE (2006) Haur Hezkuntza (0-6) etapara bueltatzen da, borondatezkoa eta dohainik delarik eta azkenik, EAEko Haur Hezkuntzako Curriculuma (2010).
Erreforma guzti hauekin ondorioztatu dezakegu hezkuntza politikoek tresna bezala erabiltzen dutela  beraien intereserako. Horregatik, Eskola Komunitateak sortu eta manipulatu beharko lituzkeela hezkuntza sistema uste dugu. Horrez gain, hezkuntza, pertsona autonomo, independente eta sortzaile bat sortzera bideratuta egon beharko lukeela sinesten dugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario