Hezkuntzari buruz bi bideo
ikusi berri ditut, “La educación prohibida” hain zuzen ere eta honen inguruko
hausnarketari ekingo diot. Izan ere, ondo etortzen zaigu kontzientziatzeko eta
egoera nola alda genezakeen pentsarazteko.
Nire
ustez, askotan, gauzak gaizki doazenean ikasleari errua botatzen diogu,eta beti
ez da bere errua izan beharrik; batzuetan hezkuntza sistema baita errua duena.
Hezkuntza
sisteman aldaketa ugari egiten dira, gehiegi, eta zenbait aldaketek haur
batzuengan eskola porrota sorrarazten dute, beraientzat egokiturik ez daudelako
edo haien beharrak asetzen ez dituztelako.
Kontuan
izan behar dugu, gaur egun, eskola ez dela hezkuntza eta heziketaren sinonimoa.
Gure
gizartean dauden eskola askoren helburua ikasleek ahalik eta notarik altuenak
ateratzean datza.
Lehiakortasuna egunero indartzen da ikasgeletan: guztia noten bitartez
baloratzen da. Egiten den lan edo azterketa bakoitzak zenbaki bat dakar eta
azkenean ez da esfortzua kontuan hartzen dena lan ona egitea baizik.
Nota onak
lortzen dituzten ume edo gazteek jarraitzen dute eta nota baxuak ateratzen
dituztenak, aldiz, baztertuak izaten dira. Horregatik, esan dezaket bi talde
sortzen direla ikasleengan: batetik irabazleak daude sarituak direnak eta
bestetik galtzaileak.
Gainera bideoa ikustean
konturatzen zara eskolan galtzen den denboraz, nire ustez denbora gehiegi
igarotzen dute bertan umeek duten adinerako.
Egoera aldatu nahi badugu,
aldaketak erabili beharko ditugu. Egunerokotasunarekin haustea zaila izan
arren.
Hala ere,
bukatzeko, esango dut oso bideo interesgarriak iruditu zaizkidala, pentsatzera
bultzatzen zaituztenak.