Bideoetan
gaur egungo heziketa sistema kritikatzen da, gaur egungo beharretara ezin
egokitzea eta premiak ezin asetzea baitira gaur egungo hezkuntza sistemaren
arazo nagusietakoak.
Arazo
horiei aurre egiteko berrikuntza bat behar da. Berrikuntza horrek gizakia
indibidualki eta kolektiboki gauzatzeko helburu duen aldaketa izan behar du.
Horrela bakoitzaren bizi kalitatea eta
gizartearena hobetuko bailitzatekeelakoan. Izan ere gaur egungo hezkuntzak ez du helburu
indibidualki eta kolektiboki gauzatzea; etorkizunerako trebatzea du helburu. Hau
da beti esaten dena egitera bideratzen du.
Ikasleak
zenbaki hutsak dira gaur egungo hezkuntzan eta ezarritako helburuak lortzen ez
dituena atzeratua gelditzen da. Horrela dena mailakaturik eta mugaturik
geldituz eta haurren banakotasuna ez errespetatuz.
Egoera
honetatik ateratzeko aldaketa bat behar dela begi bistakoa da. Aldaketa horrek
haurrei egokiturikoa izan behar du beraien garapena aurrera egitera bideratuko
duena eta ez duena mugatuko orain egiten ari den bezala. Baina
aldaketa guzti hau gerta dadin denon ardura eta elkarlana beharrezkoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario