jueves, 8 de mayo de 2014

Mariaren Berrikuntzak Hezkuntzan gogoeta




Hezkuntzari buruz bi bideo ikusi berri ditut, “La educación prohibida” hain zuzen ere eta honen inguruko hausnarketari ekingo diot. Izan ere, ondo etortzen zaigu kontzientziatzeko eta egoera nola alda genezakeen pentsarazteko.
Nire ustez, askotan, gauzak gaizki doazenean ikasleari errua botatzen diogu,eta beti ez da bere errua izan beharrik; batzuetan hezkuntza sistema baita errua duena.
Hezkuntza sisteman aldaketa ugari egiten dira, gehiegi, eta zenbait aldaketek haur batzuengan eskola porrota sorrarazten dute, beraientzat egokiturik ez daudelako edo haien beharrak asetzen ez dituztelako.

Kontuan izan behar dugu, gaur egun, eskola ez dela hezkuntza eta heziketaren sinonimoa. Gure gizartean dauden eskola askoren helburua ikasleek ahalik eta notarik altuenak ateratzean datza. 
Lehiakortasuna egunero indartzen da ikasgeletan: guztia noten bitartez baloratzen da. Egiten den lan edo azterketa bakoitzak zenbaki bat dakar eta azkenean ez da esfortzua kontuan hartzen dena lan ona egitea baizik. 
Nota onak lortzen dituzten ume edo gazteek jarraitzen dute eta nota baxuak ateratzen dituztenak, aldiz, baztertuak izaten dira. Horregatik, esan dezaket bi talde sortzen direla ikasleengan: batetik irabazleak daude sarituak direnak eta bestetik galtzaileak.


Gainera bideoa ikustean konturatzen zara eskolan galtzen den denboraz, nire ustez denbora gehiegi igarotzen dute bertan umeek duten adinerako.
Egoera aldatu nahi badugu, aldaketak erabili beharko ditugu. Egunerokotasunarekin haustea zaila izan arren.  
Hala ere, bukatzeko, esango dut oso bideo interesgarriak iruditu zaizkidala, pentsatzera bultzatzen zaituztenak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario