Bideo hauetan hezkuntzari buruz hitz egiten digute.
Hasteko, esan beharra daukat, ados nagoela esaten duten guztiarekin. Gaur
egungo gizartea aurreratzen ari da eta hezkuntza atzean geratzen ari da. Hezkuntza
geroz eta ahulagoa bihurtzen ari da ez dutelako ezer egiten egoera hori aldatzeko.
Badago jendea esaten duena eskolan porrota izateak irakaslearen errua dela
baina ez! Oso oker dabiltza. Gaur egungo egoerara iritsi gara hezkuntza
sistemak inposatutakoari esker. Betidanik horrela bizi izan gara eta nahiz eta
aldatzeko nahia izan ez digute utziko. Hezkuntza sistema oso suntsituta dago
eta ondorio batzuk sorrarazi ditu. Argienak haurren motibazio eza, segregazioa
eta biolentzia dira, begi bistakoa dena ikasleen emaitza akademikoen batez
bestekoa begiratzearekin.
Azkenik,esan beharra dago lehen esan dudan bezala,
beste heziketa ereduak praktikara eramateko aukerarik ez dutela uzten estatuek,
legearen eta derrigorrezko curriculumaren bitartez. Zer irakatsi eta zer ez
(curriculuma), nola irakatsi (metodologia), noiz irakatsi (egutegia eta ordutegia)
goitik emanda dator, elite txiki baten onurarako besterik ez dela pentsatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario