miércoles, 7 de mayo de 2014

Berrikuntzen inguruko ideia nagusiak eta hausnarketa



Artikuluak irakurri ondoren, berrikuntzak planifikatutako prozesu bat izan behar duela ikusi dugu, betiere hobekuntzari begira. Nahiz eta berrikuntzen helburua hobekuntza izan batzuk bakarrik lortzen dute helburua betetzea. Berrikuntzak aldaketa bat suposatzen du, baina aldaketak eman daitezen denbora behar da. 
Gainera kontuan izan behar da gauza subjektiboa dela eta batzuentzat hobekuntza dena beste batzuentzat atzera pauso bat izan daitekeela. Hauek pertsonengan eta metodologiarengan dute eragina gehien bat. Beraz gizarteari ere dagokio.
Irakasleek  berrikuntzan paper garrantzitsu bat dute laguntzea, ikastea eta aldatzearena. Baina lan hau ezin du egin irakasle soil batek. Gizartean gauzatu behar den aldaketa da, hau gainera ezin da bat-batekoa izan, gutxinaka egiten doan prozesua baita. 
Ikastetxeari dagokionez, zaila da egun batetik bestera aldaketak gauzatzea errutina batean murgildurik baitaude. Gainera, Ikastetxeek nahiz eta aldaketak gauzatu nahi izan muga ugari aurkitzen dituzte erreformen aldetik.

Ondorio batera iritsiz, aldaketarenganako jarrera positibo bat edukitzea guztiz garrantzizkoa iruditzen zaigu. Hasieran aipatu dugun bezala berrikuntza asko ez dira ikastetxeetara iritsi eta praktikara eramanez uste dugu ikusiko litzatekeela benetan ea berrikuntza hori eraginkorra den edo ez. Baina praktikan jarriko diren berrikuntza horiek aurretiko esperientzien araberakoak izan beharko lirateke eta hezkuntzarekiko koherentzia eduki beharko lukete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario