sábado, 10 de mayo de 2014

Edurneren hezkuntzari buruzko bideoen gogoeta

Ikusi ditudan bi bideoetan hezkuntzari garrantzi handia ematen diote, horregatik “Educación prohibida” bideoetan gaur egungo hezkuntza sistemaren kritika egiten dute. Ezarrita dagoen sistema ez da hezkuntzak eta ikasleok behar dugun sistema, ez ditu gure beharrak ezta gure helburuak asetzen. Horrexegatik goiti-beherako aldaketa bat behar da, hobeto esanda, hobekuntza bat. Baina garbi dago aldaketa hori ezin duela irakasle edo ikastetxe batek bakarrik egin, gizartean gauzatu behar den gauza bat da.
Lehiakortasuna, indibidualtasuna… guztiz alde batera utzi behar da eta kooperatibitatea zein talde lana sustatu. Gainera ikasleak motibatu egin behar dira jakin-mina sortzeko.
Gaur egungo hezkuntza sistemak nota onak ateratzea eta etorkizunean lan bat eskuratzea du helburu bakarra, eta ez ikasleak benetan ikastea. Ikaslea ezin da izan hartzaile pasibo bat, sortzailea baizik.
Nire iritziz esan behar dut, guztiz ados nagoela bideo hauekin, baita hobekuntzaren alde nagoela ere. Horretaz aparte, aipatzekoa da ere, oso bideo interesgarriak direla eta pertsona asko ikusi behar dituztela beraien burua martxan jartzeko eta kontziente izateko hezkuntza ezinbesteko elementu bat dela eta horrekin ezin dela jolastu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario