martes, 13 de mayo de 2014

Alaitzen Berrikuntzak Hezkuntzan bideoen gogoeta

Ikusitako hiru bideoetan argi eta garbi ikusten da gaur egungo Hezkuntza Sistemaren egoera. Bideoan esaten den modura, ikaslea ez da porrot egiten duena, baizik eta sistema da porrot egiten duena. Hezkuntza Sistema gaur egungo gizartearekin ez dator bat, oso atzeratuta gelditu da. Izan ere, XIX. Mendean sortutako Hezkuntza Sistema berdinarekin jarraitzen dugu.
Ikasleok geroz eta gutxiago ikasten dugu eskolan. Gure sormena itzali egiten digute kalifikazioen bidez… Ez digute benetan balio duten gauza askorik irakasten. Hezkuntzak lortu nahi guen gauza bakarra gizaki perfektuak sortzea da. Guztiek ikasketak edukitzea, ondoren unibertsitatera joateko eta bertatik ateratzean lanpostu on bat edukitzeko. Beraz, gure arteko lehia sustatzen dute.
Gainera irakasleek ez gaituzte ezagutzen, beraientzat zenbaki batzuk baino ez gara. Ez dituzte gure arazoak ezagutzen eta ezta gure barruan daukagun potentziala. Beraiek teoria baino ez dakite, zer adinetan zer garatu behar dugun…
Gizakiak jaiotzetik daukagu sortzeko gaitasuna, eta askotan eskolan gaitasun hau kentzen digute sustatu ordez. Irakasleek gaitasun hauek modu desberdinetan adierazi ahal izateko baliabideak baino ez dizkigute eman behar. Izan ere, umeek jolasen bitartez, miaketaren bitartez eta inguruan daukatenaren bitartez ikasten dute.
Baina hau guztia gertatu ahal izateko Hezkuntza Sistema goitik behera aldatu behar da, legeetatik hasita, eta guztiok lagundu behar dugu aldaketa honetan. 
Bukatzeko esan beharra daukat bideoak asko gustatu zaizkidala eta bideoetan esaten denarekin gutiz bat natorrela. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario